viernes, 16 de septiembre de 2016

1.UD. LARRIALDI PLANAK





1.1            LARRIALDI EGOERAK

   Gure ingurunea leku ziurra dirudi baino zenbait gertaerek askotan denbora laburrean, larrialdi-egoerak sor ditzakete pertsona asko arriskuan jar dezaketenak.

Gertaerak izan daitezke:
·        Uholdeak,  zentral nuklear baten erradiazio-ihesa, merkantzia arriskutsuak daraman tren baten istripua...

   Gertaeraren ‘’LARRIALDIA’’, ‘’BEHARREZKOAK IZANGO DIREN ARRETA’’ ETA ‘’UZTEN DUTEN ONDORIOEN’’ arabera LARRIALDI-EGOERAK 3 mailetan sailkatzen dira:

 LARRIALDI KOLEKTIBOA:
    Egoera hauek zenbait biktima eragiten ditu edo zenbait pertsonen osotasuna (segurtasuna)  arriskuan jartzen du.
 Komunitateak dituen baliabideekin erantzun daiteke

Adib: produktu kimikoak daramatzan kamioi baten istripua larrialdi kolektiboa da, leherketa arriskua egon daitekeelako eta hodei toxiko bat sor daiteke


HONDAMENDIA: 
   Pertsona askorengan du eragina, larritasuneko biktima kopuru handia sortzen du eta kalte      materialak sortzen ditu.
 Erantzun emateko baliabide osagarriak behar dira, baina sistema berak beregain har ditzake.

Adib: aireko-istripua, uholdeak edo atentatu terrorista.


KATASTROFEA:
   Hondamendi bat da baina handiagotua. Larritasunezko biktima kopuru handia eta kalte  material ugari hasera batean.
 Egoera denborarekin larritzen joaten da. kanpoko laguntza beharrezkoa da.

Adib: Haitiko lurrikara edo Tsunamiak

    Esandako egoera hauei aurre egiteko edo erantzuteko, zenbait talde eta erakundeen parte-hartzea behar izaten da eta baliabide asko mugitu behar dira, bai giza-baliabideak eta bai baliabide-materialak.

   Beharrezkoa parte-hartuko duten pertsonen artean koordinazioa egotea
   Gertakaria gertatu ondoren, antolatzea eta koordinatzea ezinezkoa izango litzateke, horregatik agintariek aurrez aurretik larrialdi-planak lantzen dituzte.


ZER DA LARRIALDI PLANA?
Pertsonak arrisku kolektibo larrian daudenean eta beraien segurtasuna eta bizitza jokoan daudenean, hauei erantzunak emateko sistema bat da.

ARIKETA:
BILATU EGUNKARIETAN EDO INTERNETEN LARRIALDI EGOERA DESBERDINEN ADIBIDEAK ETA SAILKA ITZAZU IKUSITAKO ERIZPIDEEN ARABERA.
GERO DENON ARTEAN ZUZENDUKO DITUGU.




1.2              BABES ZIBILA

BARNEKO MINISTERIOAREN  babes zibila: 

Helburuak:

ü  AURREZ IKUSI, katastrofe edo arrisku kolektiboei
ü  BABESTU, bai pertsona eta ondasunak, egoera hauek gertatzen  direnean
ü  BERRERAIKITZEA, gertakizuna izan den eremua


BABES ZIBILA     
         BATZORDE NAZIONALA : ESPAINAKO ESTATUKOA
                AUTONOMIA ERKIDEGOETAKO BATZORDEAK : AUTONOMIA                                                                                                        BAKOITZEKOA





ARIKETA 1:

ZURE AUTONOMIAKO BATZORDEAK PRESTATZEN DITUEN LARRITASUN PLANEN BURUZKO INFORMAZIOA BILATU ETA EGIN TXOSTEN BAT.








1.3. LARRIALDI-PLANAK



1.3.1. OINARRIZKO EDUKIAK



Ø  AURREIKUSPENA
Ø  PREBENTZIOA
Ø  ESKU-HARTZEA
Ø  ERREHABILITAZIOA


AURREIKUSPENA:

-Ze gertaera larri gerta daitezkeen kalkulatzen da
-Hori gertatzeko dagoen probabilitatea
-Ze kalte eragingo lukeen
-Zein baliabide dauden horri aurre egiteko

PREBENTZIOA:

-Prebentzio neurriak, eta gertatuko balitz ondorioak gutxitzeko neurri prebentiboak egiten dira.

ESKU-HARTZEA:

-Nola erantzun beharko litzatekeen zehazten du; erantzuteko beharrezkoak diren bai giza eta material baliabideak, talde bakoitzak nola erantzun beharko lukeen, ze koordinazio mekanismo ezarriko diren,...


ERREHABILITAZIOA:

-Eremua berreskuratzeko egin beharrekoa zehazten du.


   KONTUAN IZAN!!
Larrialdi-planak EZ dira agiri itxiak, aldizka berrikusi eta eguneratu behar dira.

Gauzatuko balitz o balira, emaitza ebaluatu behar da, beharrezkoak diren hobekuntzak ezartzeko.


1.3.2 LARRIALDI-PLAN MOTAK

BABES ZIBILEKO PLANAK:

-Administrazio publikoak egindakoak
-Eremu geografiko zehatzak erantzungo ditu: udalaren planak, autonomikoa, estatala,...

AUTOBABESERAKO PLANAK:

-Enpresak, zentroak,... ( merkataritza-gune bat, jolas-parke bat…) landutako planak dira.
-Enpresa batek egindakoak dira baina Babes Zibilaren ildoak jarraituz.

ARIKETA 2 :
BILATU AZKEN URTEETAN GERTATUTAKO HONDAMENDI ETA KATASTROFEEN ADIBIDEAK

 ARIKETA 3 :
EXPLIKATU ZEHATZ-MEHATZ ZERTAN DESDERDINTZEN DIRA BABES ZIBILEKO PLANAK ETA AUTOBABESERAKO PLANAK



BABES ZIBILEKO PLANAK

Plan Bereziak:
        Oinarrizko planak:
                       Gerra egoerak
                  Larrialdi nuklearra

         Plan bereziak:
                  Uholdeak
                  Baso suteak
                       Lurrikarak
                  Merkantzia arriskutsuen garraioa
                  Sumendiak
                  Substantzia arriskutsuak esku hartzen duten istripu       larriak


  Lurraldeko Planak:

Autonomikoak
Supraautonomikoak
Munizipalak
               Supramunizipalak







1.4.1.     LURRALDEKO PLANAK

-       Eremu zehatz batean gerta daitezken arrisku guztien aurrean egiten da.
-       Gerta daitezkeen arrisku guztien baloraziotik abiatzen dira
-       Jarduerak diseinatzen dituzte arriskua gertatuko balitz

*2 dira garrantzitsuenak: UDALEKOAK ETA AUTONOMIKOAK



UDALEKO PLANAK
-       Udalaren eremuan mugatuta
-       Udal danak izatea ez da beharrezkoa (autonomi erkidegoak erabakitzen du)
-       ‘’Udaleko larrialditako oinarrizko plana” izendatzen da (PBEM plan basico de emergencia municipal.




http://www.donostia.eus/info/ciudadano/planesalerta.nsf/fwHome?ReadForm&idioma=eus&id=A336670442424



· Txomin eta Martuteneko bizilagun guztiei zuzendutako gomendioak

·      Elurrak 2014-15.

·      2014ko abenduaren 1etik 2015ko martxoaren 31ra arte egongo da indarrean. Larrialdietarako deitu 112ra (Sos Deiak- Suhiltzaileak) edo 092 ra (Udaltzaingoak).



PLAN AUTONOMIKOAK
-       Autonomia erkidego bateko lurraldea mugatzen duten planak dira
-       Autonomi erkidego danak behartuta larrialdi planak izatea
-       Babes Zibileko Batzorde Nazionalak homologatuko ditu
   INDARREAN DAUDEN PLAN AUTONOMIKOAK

   Euskadi: LABI (izena du)
   18/11/1996: homologazio data

ARIKETA 4:
BILATU LABI BURUZKO INFORMAZIOA
http://www.interior.ejgv.euskadi.eus/r42-aecon01/eu/contenidos/informacion/planes_labi/eu_doc/labi.html



ARIKETA 5:
BILATU 17 AUTONOMI DESBERDINEN LURRADEKO PLANEN IZENAK ETA HOMOLOGAZIO DATAK
EGIN TAULA BAT

ANDALUCIA
PTAND
17 – 12 -1998
BALEARES
 ---------
----------
ARAGON
PROCITER
04 – 12 -1995




1.4.2 LARRIALDI PLAN BEREZIAK

-       Arrisku zehatz batzuetarako diseinatzen dira
-       Metodo zientifiko eta tekniko egokiak behar dira, ebaluatzeko eta tratatzeko




Bi plan berezi desberdin bereizten dira:
OINARRIZKO PLANAK
PLAN BEREZIAK

      OINARRIZKO PLANAK
-       Gerra egoera
-       Larrialdi nuklearra
Bi egoera hauetatik eratorritakoak
Estatuaren agintean daude


   Gerra egoeratik eratorritako arriskuak
Babes zibilaren planifikazioa:
-       Populazioaren Autobabesa: biztanleari informazioa eman arrisku egoeran zer egin jakiteko, eraikuntzak babestu,...
-       Alarma zerbitzua
-       Babeslekuak: prestatu, hornitu…
-       Biztanleriaren ebakuazioa
-       Laguntza, erreskatea eta salbamendua

   Larrialdi nuklearraren arriskua
-       Arrisku nuklearraren aurrean indarrean dagoen plana PLABEN izeneko da, Plan Basico de Emergencia Nuclear
-       PLABENek erantzuna ematen du zentral nuklearraren kanpoan
-       Zentral nuklearraren barruan beste plan batzuk dituzte indarrean
-       PENBU, Garoñako zentral nuklearreko kanpoaldeko larrialdi plana

ARIKETA 6:
BILATU NON DAUDE INDARREAN HURRENGO PLANAK:
PENCA:
PENGUA:
PENTA:
PENVA:
PENCRA:






      PLAN BEREZIAK
-       Hauek aurreikus daitezken larrialdiei aurre egiteko daude diseinatuta
-       Behar izango luketen lurralde eremuetan ezarri behar dira
Gutxienez kasu hauetako:
Uholdeak,
baso-suteak,
lurrikarak,
sismoak,
sumendiak,
eta abar


Plan berezietan bereiz ditzakegu:
      AUTONOMIA ERKIDEGOKOAK
      ESTATUTOKOAK
Babes Zibilak ezarritako ildoak bete behar dituzte

ARIKETA 7:
SARTU ESTATUKO BABES ZIBILAKO WEB ORRIAN (WEB DE LA DIRECCION GENERAL DE PROTECCION CIVIL )
   
http://www.proteccioncivil.es/web/dgpcye/mercancias-peligrosas-planes-especiales
ETA BILATU ZERTAZ DATZATEN HURRENGO PLAN BEREZIAK, NONGO ETA ZERTARAKO DIRA  ETA NOIZ IZAN DIRA HOMOLOGATUAK:

ü  PROCIMER
ü  MERBEPAL
ü  PLATECA
ü  TRANSCANT
ü  MPCyL
ü  PETCAM
ü  TRANSCAT
ü  TRANSCAEX
ü  TRANSGAL
ü  TRANSNA
ü  PLAMERPA
ü  TRANSMUR
ü  SISMICAT
ü  INUNCAT
ü  INUNCyL
ü  PRICAM
ü  NUNCAEX
ü  PLANINPA
ü  INUNMUR


ARIKETA 8:
ZERTAN DESBERDINTZEN DIRA PLAN BEREZIAK ETA LURRALDEKO PLANAK?

ARIKETA 9:
ZER ESAN NAHI DU PLAN BAT ILDOA DELA?

ARIKETA 10:
BILATU INFORMAZIOA: ZURE AUTONOMI ERKIDEGOAN ZEIN PLAN BEREZI ETA LURRALDEKO PLANAK DAUDE.

ARIKETA 11:
LOKALIZATU MAPA BATEAN ESPAINAN DAUDEN ZENTRAL NUKLEARREN KOKAPENAK. ZURE USTEZ, ZERGATIK DIRA ESTATUKO KONPETENTZIAK?



1.5.  AUTOBABESERAKO PLANAK
-       Larrialdien aurrean (estadio bat, merkataritza-gunea,...)bete beharreko neurri prebentiboak dira.
-       Plan hauek arriskuen:
-       Identifikazioa
-       Ebakuazioa
-       Prebentzioa
-       Babes neurriak…   zehaztuko dituzte


1.5.1 AUTOBABESERAKO PLANEN ARAUDIA
-       Autobabeserako Oinarrizko Araudiak (NBA: Norma Basica de Autoproteccion) zehazten du :
-       Zein jardueretan izan behar duen autobabeserako plana
-       Nola burutu behar diren

-       Autonomia Erkidegoek bere eremuan dauden Autobabeserako Planen erregistroa izan behar dute


1.5.2 AUTOBABESERAKO PLANAK IZAN BEHAR DUTEN ZENBAIT JARDUERA
NBA-n jasotzen da zein jarduerek izan behar duten autobabeserako plana
Guk zenbait jarduera azpimarratuko ditugu:

      Ikuskizun publikoak eta jolas-jarduerak
Ondorengo ezaugarriak betetzen dituzten leku, esparru eta instalazioak izan behar dute:
-       2000 pertsona edo gehiago sartzen diren barrunbe itxiak
-       2500 pertsona edo gehiagoko edukiera duten barrunbe itxi desmuntagarriak
-       20.000 pertsona edo gehiagoko edukiera duten estalperik gabeko guneak.
-        
      Osasun jarduerak
-       200 ohe edo gehiago duten osasun-establezimenduetan edo 2000 pertsona baino gehiago dutenetan
-        
      Irakaskuntza jarduerak
2000 pertsona edo gehiago duten pertsonetan eta bertan adimen-urritasuna edo urritasun-fisikoa duten pertsonak baldin badaude



      Zahar egoitzak
-       Zahar egoitzak, eguneko egoitzak, urritasun fisiko,... orokorrean 100 pertsona edo gehiago badaude bere kabuz ezin dutenak atera.

-       Beste jarduerak


v KONTUAN IZAN!!!
Autobabeserako planak, zentro batek ohiko jarduerei zuzenduak daude.
Ohikoa ez den beste jarduera bat egiten bada:
-       Beste segurtasun baliabide batzuk
-       Osasun-laguntza bereziak jarri beharko dira
Adib: Futbol estadio batean kontzertu bat egiten bada, arrisku maximoa duen partidu bat jokatzen denean,...



ARIKETA 12:
ZEIN HELBURU DAUZKATE AUTOBABESEKO PLANAK? JARRI 5 ADIBIDE